Home‎ > ‎

Euskara


Jar ezazu frogan lengoaiari buruz zenbat dakizun, eta egin zure ekarpena zientziari!



Aplikazio honen helburu zientifikoa gizakiari berezkoa zaion abilezia konplexu eta garrantzitsuenetariko bati buruz dugun ezagutza areagotzea izanen da: gure irakurmen gaitasuna, alegia. Gaitasun honek hizki ezberdinez osaturiko hizki-multzoak arin eta esfortzurik gabe kodifikatzea baimentzen digu, hizki horiek zein hitz osatzen duten identifikatuz eta hitz horren esanahia ezagutzera emanaz. Gure helburua erdiesteko ahalegin honetan,  ikerketa laborategietan aski ezaguna den ataza mota bat erabiliko dugu: erabaki lexikoa.

Benetazko hitzak edota hitz asmatuak osatzen dituzten hizko multzoak agertuko dira pantailan.
Agertuko zaizun hizki multzo bakoitzeko, multzo honek hitz bat osatzen duen ala ez erabaki behar duzu.
Hitz bat osatzen duenean, BAI sakatu; aldiz, hitz bat osatzen EZ duenean, EZ sakatu.

Hizki multzo bakoitzeko, erantzun bat ematen zenbat denbora igarotzen duzun (erreakzio denbora) nahiz erantzun hori zuzena den ala ez jasotzen dugu. Hau da, 100 erreakzio denbora eta doitasun edota asmatze tasa izanen ditugu, 100 hizki multzori erantzuten badiezu esaterako. Zure adina, sexua, esku dominantzia eta ama hizkuntza zein diren ere galdetuko dizugu. Datu hauek analisi estatistiko anonimoak gauzatzeko, eta ondorioz, idatzizko hitzak antzemateko dugun gaitasunaren inguruko ezagutza areagotzeko erabiliko ditugu.

Erreakzio denboren datu base handiena 40.000 hitzez eta beste hainbeste 40.000 pseudohitzez inguru dago osatua, euretako bakoitzean 20 edo 40 erreakzio denbora izanik erregistratuak ehundaka parte hartzaileen laguntzari esker. App hau arrakasta bat izanen litzake hitz eta pseudohitz bakoitzeko 50 erreakzio denbora baino gehiago jasotzea lortuko bagenu. Hau 40.000 parte hartzailek 50 hitz eta beste 50 pseudohitz erantzutearen baliokide da (4 minutuko saio baten pareko dena hain zuzen ere).

Zeregin honetarako behar dugun parte hartzaile kopurua arras handia da, eta portaera zientzien eremuan egiten diren ikerketetako handienetariko bat izanda, zientzari bultzada emateko zirrara duten pertsonen laguntzarekin soilik lortu liteke. Mila esker ikerketa proiektu honetan parte hartzeagatik.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero sar zaitez Facebook, edota Twitter.
Comments